KIROL
MODERNOAREN GARAPENA: XVII. MENDEKO PATROITZA KIROLETIK XIX. MENDEKO
BURGESIAREN KIROLERA (1740-1875)
XVII. MENDEA: INGALATERRA KIROLAREN LURRALDEA
Kirol modernoa Ingalaterratik ekarritako produktu bat da, hango landa joko
zaharraren oinordea da.
Testuinguru historikoa:
Erdi
Aroan kirol jokoen garapenean aitzindariak Frantzia eta Erdialdeko Europako
herriak izan ziren. Berpizkundean, aldiz, Espainia eta Italia. Dena den, kirol
modernoaren elementu nagusienak Ingalaterran sortuak dira.
XVII.mendean,
herritarrak hirietara emigratu behar izan zuten, eta horrek urbanizazio
prozesua bizkortu egin zuen. Garai horrek Industria-iraultza du izena. Nekazal
langile asko fabriketan lan egiten hasi ziren eta, hortaz, industria-langile
bilakatu, gizarte klase berri bat sortuz, proletargoa.
Honekin,
ekoizpena asko handitu zen, eta denbora pasa ahala jendeak gero eta baliabide
gehiago eta hobeak zituen, jantzien eta janarien kasuan adibidez. Honetaz
aparte, jendeak aisialdi handiagoa zuen, eta hori dela eta, kirola asko
garatzen hasi zen. Landa aristokraziak eta jauntxoek lehen kirol klubak eratu
zituzten, eta baita euren konterrietako nekazarientzako dibertsioak ere. Giro
honek nekazari batzuk erdi-profesional bihurtzea eragin zuen.
Londresek
hazkunde ikaragarria izan zuen. Hiri handi hartan apustu munduak gogorjo zuen
eta laster maila guztietako ikuskizunetan antolatzen hasi izan ziren.
Testuinguru ludiko
– soziala:
Industria
iraultzaren oinarri sozial eta ideologikoak kirol ingelesarekin bat datoz.
Erreglamentazioa eta innobazioak jarduera fisikoetan
Ingelesen arautu eta uniformatzeko
ahalmena igeriketara, arraunera eta zaldiketara heldu zen. Haiek idatzi
zituzten ia kirol guztien lehedabiziko araudiak. Futboleko porteriak, boxeoko
eskularruak, kronometroak etab. sortu zituzten esaterako. Distantzia
estandarrak ere ezarri zituzten, eta gaur egun existitzen diren talde kirol
gehienak asmatu.
Beste
aldaketa esanguratsu bat errekorraren kontzeptuaren garatzea izan zen. Kirol
industrial modernoak hiru berezitasun zituela esan daiteke: errekorraren
bilaketa, abiaduraren nahia eta neurgarritasunaren beharra.
Kuantifikazioa
Kirolean konparazioak egiteko aukera egon dadin eta onena nor den jakin
ahal izateko tresna da. Dena den, kuantifikazioa ezinezkoa litzateke
industrializazio garaiak erakarri zituen aurrerapen zientifiko eta teknikorik
egon izan ez balitz.
Errekorra
Kirolariak ez dira bakarrik aurrez aurre duten arerioa garaitzen saiatuko,
beraien entrenamenduak eta esfortzuak garai eta arerio guztien gainetik jarriko
dituen marka bat lortzera bideratuko baitituzte.
Apustua
Apustua garai oso zaharretatik existitu izan den gauza bat da. Apustuek
sortzen zuten diru eta jende mugimenduak kirolaren indartzean esanahi handia
izan zuten, bultzatzaile ekonomiko bezala bereziki.
Kirol ezberdinen
garapena
Zaldi lasterketak
Lasterketarako zaldiek arreta piztu
zuten hiri zibilizazioaren hasiera-hasieratik. Erdi Aroaren hasieran zaldi bat
izateak kategoria soziala zekarren. Honek zaldien arrazak hobetzeko nahia ekarri zuen, eta era berean,
zaldi-hazleek zaldi arabiarrak Ingalaterrara esportatzen hasi ziren.
Lasterketarako zaldien eraketa
Tudorren garairako Ingalaterrako
zaldiak oso hobetuta zeuden, ia arraza propio bat sortu arte, ehizarako
azkarrak eta obedienteak zirenak.
Hautaketa prozedura orijinala
Hipodromo
antzerakoen hasiera
XVII.
menderako zaldi lasterketa modalitate ezberdinak zeuden. Espazio handiak behar
ziren, biurgune zabalak eta bi zuzen handirekin, jendeak lasterketa osoa ikus
zedin puntu bakar batetik.
Hipodromoak
Gaur
egun ezgutzen ditugun hipodromoak XVII. mendean sortu ziren, zaldi lasterketak
pixkanaka fenomeno garrantzitsu bihurtu ziren eta. Milaka pertsona biltzen
ziren bertan lasterketak ikusi eta apustuak egiteko.
Lehenengo klun hipikoen
sorrera
Klubak
XVII. mendean sortutako erakunde ingeles tipikoak dira. Gentlemen-en soziabilitaterako eta aisialdirako erakundeak dira.
Lehenengoa 1752-an sortutako Jockey Club izan zen.
Zaldiketaren kirol bihurtzea
Parte-hartzaileek
lehiakideei irabazteaz aparte, hauek egindako marka pertsonalak apuntatzen hasi
ziren, eta norberaren marka pertsonalak eta errekorra bilatzeak garrantzia
hartu zuen.
Oin- lasterketak
Ingalaterran
footmen-en lasterketak antolatzen
hasi ziren. Footmen-ak gurdien alboetan
korrika joan ohi ziren zerbitzariak ziren.
Oin lasterketen eboluzioa
Pedestrismoaren
lehen ekintza gogoangarriak elkarrengandik milia askotako distantzian zeuden
geografia-puntu jakinen arteko bidea egun edo ordu batzuetan egitean zetzan.
Martxa eta lasterraldia laster bereizi ziren. Ordu batean zenbat milia egin
zitezkeen jakiteko antolatzen ziren erronkak urrats garrantzitsua izan ziren
bilakaera horretan.
Azkenean,
lasterraldi laburrenak izango dira mirestuenak. Erresistentzia baino, abiadura
miresten hasi zen.
Armen bidezko borroketatik
boxeora
Ingalaterran
borrokek suertatutako hilketak desagertu behar zirela ulertu zuten. Horregatik,
armen bidezko dueluetatik esku garbien borroketara pasa ziren.
Armen ordezkatzea
Ingalaterran
jendeak ez zuen gustoko nobleak kaletik armekin ibiltzea, hortaz, nobleek euren
makila dotoreak defentsa bezala erabiltzen ikasi zuten.
Boxeoaren eraketa
XVII. mendean boxeoaren antzeko dueluak zeuden,
odola espektakulua zen eta. XVIII.mendean borroka horien formak aldatzen joan
ziren. Borrokak round-etan banatu ziren, eta aire librean egin.
Ikusleek
apustuak egiten jarraitzen zuten borrokak ziharduen bitartean. Zenabt eta
ikusle gehiago egon, borrokalariek diru gehiago irabazten zuten. Boxeoaren
interes honek teknikaren hobekuntza ekarri zuen.
Boxeoa kirol bihurtzea
James
Figg Ingalaterrako txapeldun izendatu zutenean hasi zen boxeoa profesional
bihurtzen. Figg-ek boxeoaren perfekzionamendu eta araupetzearen hasiera markatu
zuen.Bera hiltzean,Broughton-ek eman zion jarraipena bere lanari.
Boxeoa
gero eta gehiago trebetasun kirola bilakatzen ari zen, teknikoagoa eta arau
gero eta zorrotzagoekin. Broughton-en arauek 1838ra arte iraun zuten,urte
hartan “London Prize Ring”eko arauak sortu baitziren. Arau hauen bitartez,
beste gauza batzuen artean, kalte fisiko larriekin bukatu zuten.
1800-1840
Ingalaterrako gizartea
Gaur egungo kirolaren ezaugarri batzuk Ingalaterrako XIX. mendeko
kirolekoak dira, gizarte industrializatu batean sortu zena. Hasieratan, kirola
dirudunen ikastetxetan eta unibertsitatean jarri zen, aisialdi gisa (public
school) izeneko ikastetxeetan. Behartsuak, aldiz, baldintza kaxkarrak zituzten
eskoletara joaten ziren.
Public school hauetan baldintzak egokiak ziren
kirolaren praktikarako (lursail handiak). Ikasleek, orduan, nekazarien jokoak
eta kirolak haien inguruko eremuetara egokitzen zituzten eta horrela jokamolde
desberdinak sortzen ziren.
Garai honetan bortizkeriaren murrizketaren
joera eman zen baita arrazionalizazio eta estandarizazio aurrerapenak.
Thomas Arnold eta Rugby-ko Public School
Arnold public school-aren buru izan zen.
Erreforma programa bat sortu zuen, non ikasleen diziplinari garrantzi handia
eman zion, kirolaren praktika zentzu berri bat hartuz.
Erreforma honek, ikasleei arauak aldatzeko
aukera emanez, gaur eguneko kluben oinarriak finkatu zituela esan dezakegu.
Aipatutako
estandarizazioari esker eskolarteko txapelketak sortu egin ziren eta gaur egun
ezagutzen dugun kirol lehiaren ezaugarriak agertzen hasi ziren honekin bat:
asoziazioak, kapitain kontzeptua …
Eboluzio prozesu honek hainbat jarraitzaile
izan zituen, batez ere gazteak, baina normala denez ere hainbat talde sozial
aurka agertu egin ziren (elizak, medikuak, katedradunak …) hau guztia
prentsaren bidez batzen joaten zen, baina, dena den, gazteek erreforma aurrera
eramatea lortu egin zuten.
Kirolak
Boxeoa
Hemen
sortu zen gaur egungo gure boxeoa. Ez dauka zerikusirik antzinako boxeo
klasikoarekin, izan ere, bortizkeriaren murrizketaren adibide argia daukagu
(arau idatziak, material arinagoak, epailea …). Ingalaterrako gentlemen boxeoa
arma dueluen ordezkaria izan zen.
Boxeo lehiaketak Londresen ospatzen ziren,
astelehenetan. Debekatutako norgehiagokak ziren baina, dena den, jende asko
biltzen zituzten. Horren ondorioz, istilu handiak sortzen ziren eta hauekin
batera, protestak.
Boxeoa berriz onartzeko nahian, 1805 urtean
berriz lehiaketak … ospatzen hasi ziren, baina oraingoan Londresetik kanpo.
Horrela izanda, boxeoak zeukan onarpen soziala berreskuratzea lortu zuen.
1838an, Pigilistic Sozietateak London Prize
Ring Rules arauak bereganatu zituen, bere bigarren saiakeran, urte batzuk
lehenago porrot egin ondoren. Arau hauek Ingalaterran eta Amerikan erabiliak
izan ziren.
Oin lasterketak
Boxeoa gustuko zuten noble, militar eta
burges batzuk hasi ziren praktikatzen. Boxeoan onak zirenez eta gorputz aldetik
sendoak, hoberenak izango zirela uste zuten baina kontrakoa agerian geratu zen.
Robert Barclay ibiltari famatua eta beste kirolari batzuk agertu ondoren,
aurretik aipaturikoen lorpenak hobetzen zituzten kirolariak agertu ziren.
Proba atletikoak dibertsifikatu ziren eta
1837an lehenengo crick-runa egin zen, ondorengo cross-country izeneko
lasterketen aurrekaria izan zena.
Futbola
Europa
osoan onartua zen baina ez zegoen arau idatzirik eta idatzi gabekoak gutxi
ziren. Gainera, eguneko futbolarekin desberdintasun handienetarikoa ikuslegoek
jokora sartzeko zeukaten eskubidea zen. Desberdinduz, ere, esan beharra dago
joko bortitzak zirela eta inkluso hildakoak eta zaurituak gertatzen ziren.
XIX. mendearen hasieran public schooletan
jokatzen hasi ziren (“football” ezberdinak) eta aldaera batzuk egon ziren
(ikasle kopuruaren eta zelaien arabera egokituak): jokalari kopuru berdina
jokatzen zuten kontrako bi taldeetan eta espazio eta ate txikiagorekin jokatzen
zen.
Errugbia
Rugbyko public schooletan sortu zen 1830.
Hamarkadaren amaieran (gaur egun errugbi izenarekin ezaguna den kirola).
Arrauna
Zaletu askok praktikatzen zuten Ingalaterran
eta XIX. mendean public schooletan sartu egin zen. Amateurismoaren ideologia
garatu zuen lehen kirola izan zen.
1840-1875
Amateurismoa
XIX. mendeko Ingalaterran klaseen arteko
diferentzia handitu egin zen. Burgesiak eta nobleek ez zuten profesionalekin
aritu nahi eta orduan amateurismoa sortu zuten (jokalari profesionalak/klase
altuko jokalariak). Kirol amateurismoa public schooletan sartu egin zen.
Aipatutako onen adibide argi bat 1866an Amateur Athletic Club izeneko Londreseko
klubak soilik kirolari amateurrak onartzen zituen.
Amateurrak ez zituzten onartzen diruagatik
edota sariengatik lehiatzen zirenak, ezta zerbitzari bezala lan egiten zutenak.
Haientzat kirolean garrantzitsuena ez da irabaztea, baizik eta parte hartzea
(joko modura ikusten zuten, seriotasunik gabea, gehiegi ez entrenatuz). Mugak
jarri behar izan zituzten profesionalak ez agertzeko baina denborarekin porrot
egin zuen, serio bihurtu baitzen oso azkar (semi-profesionalen agerpena).
Gaur egungo umeen lehiakortasunarekin konpara
daiteke. Naiz eta saiatu denon parte hartzea bermatzen lehiakortasunari mugak
jarriz, oso zaila egiten da.
Futbola
Bariante
berriak sortu egin ziren public schooletan, eta eztabaidak alde batera uzteko
arau zirriborroak idatzi ziren lehenengo aldiz. “The Laws of Football Played at
Rugby School” arauak baloia eskuarekin eramatea baimentzen zuten, baina jendeak
Cambridgekoak erabiltzen zituen, zeinen arabera aukera hau ez zen posible. Ingalaterrako iparraldean futbola jokatzen
hasi zen baina ez arau hauekin. “Sheffield Football Club-ak” arau berriak
argitaratu zituen 1857an.
Futbolaren
jokamolde berri hauek guztiak Ingalaterra osotik zabaldu egin ziren, baina
ligak sortu ahal izateko arauekin tratu batera heldu behar zen, hauek adostuz.
Horretarako, 1863an FA (Football Association) sortu egin zuten hamahiru klubek.
1871ean
Rugbyko jokoaren aldekoek bere elkartea sortzea erabaki zuten, gaur egungo
futbola eta ezagutzen dugun errugbia bereiziz. Kirol amateurra zen futbola,
baina profesionalismoa ere sortu zen, langileriaren gustukoa baitzen.
Errugbiak, bere aldetik, amateurismoa mantendu zuen, klase altukoen babes
kirola bihurtuz.
Boxeo
1866an boxeo amateurraren arauak sortu ziren,
J.G Chambers-ren eskutik eta Queensberry izenarekin ezagutuak. Dena den, 1872ra
arte ez ziren lehen aldiz erabili, torneo amateur batean. 1890eko hamarkadan
National Sporting Clubak arau hauek bereganatu zituen, aldaketa gutxi eginez.
1875-1945
Kirol instituzio garaikideen
sorrera
Gaur
egun ezagutzen dugun kirol antolaketa instituzionala Ingalaterran hasi zen
(1860-1900). Aurretik aipatutako hainbat instituzio garrantzitsuren artean
kirola unibertsalki praktikatzeko arauak sortu zituzten, kirol kluben agerpena
ere daukagu, lehen talde modernoak sortuz.
Kirol eredu ingelesaren hedapena munduan zehar
Garrantzitsua da bigarren industrializazioa
hemen hasi zela, ondoren zabaltzeko. Pertsona mugimendu izugarria suposatu
zuen, eta bizitzeko estilo ingelesa izugarri zabaldu zen. Honekin batera,
bertako kirol eredua ezaguna egin zen mundu osotik. Industrializazioaren
aurrerakuntzek erraztu egin zuten kirolaren agerpena.
Oso
azkar hedatu zen Britainian eta EEUU-n. Misiolariek Ingalaterrako kirolak
tribuetatik zabaldu zituzten. Estatu Batuetako klase altukoek Ingalaterrako
gentlemen praktikak kopiatu zituzten, eta kirola paraleloki garatzen joan zen:
kirol nazionalak sortu, Ingalaterrako kirol nagusien aldaera bezala. XX.
mendean izugarri garatu egin zen kirola EEUU-n eta bortizkeria baxuko kirol
berriak agertu ziren.
Europaraino zabalkuntza beranduago heldu zen,
industria-harremanen bitartez (etorritako langileek). Europara zabaltzearen
beste arrazoi bat hezkuntza izan zen. Garai hartako Ingalaterrako public
schoolak ospe handia zuten Europan, eta burgesen seme asko bertara joaten ziren
ikastera. Bertako kiroletan afizionatu ziren eta gomendagarriak bihurtu ziren.
Eskolak sortu izan ziren Europan ere (Eskola berria) kirola proposatuz, metodo
aktiboen bitartez eskola-gimnastika atzean utzi nahian.
Hedapenaren ondorioz gisa, lehenengo
nazioarteko lehiaketak agertzen joan ziren (JJOO 1896, Frantziako Tourra 1903,
Wimbeldon 1877, Davis Kopa 1900, futbol mundialak …). Askotan diplomazia-tresna
modura erabili ziren. Pixkanaka, mundu osotik zabaltzen ziren, komunikabideei
esker. Bestalde, kirola, abertzaletasuna sustatzeko erabiltzen hasi zen.
JJOO-ek 1924 urtean hartu zuten inportantzia,
eta gaur duten garrantzia 1936ko Berlingo jokoekin hasi zen, nazien eredua
jarraituz. Beste nazioarteko txapelketak ere garrantzia lortu zuten, hala nola,
aipatutako Frantziako Tourra eta Futboleko Mundukoa (1930).
Kirolaren hedapen geografikoarekin batera, ez
dugu ahaztu behar bere hedapen soziala:
-Erraz hedatu zen Ingalaterrako klase popularretan:
joko tradizional popularrak eta XVIII. mendean patronished sport kirol praktika
eta ikuskizunak (apustuak).
-Europan XIX. mendean elkarteak sortu ziren
(tiro, eskrima, gimnasia), kirol klub bihurtu zirenak (diziplina anitzekoak).
-Erakunde sozialek eta politikoek jarduera
fisikoak antolatzen zituzten, bazkide eta parte hartzaileak erakartzeko.
-Garraiobideen garapena ezinbestekoa izan
zen txapelketak burutu ahal izateko, taldeak garraiatzeko aukerarik gabe
ezinezkoa izango bailitzake.
-Komunikabideei esker, ere, apustu-bulegoak
irekitzea posible izan zen. Kirol prentsak garapen azkarra izan zuen.
Kirol praktika eta ikuskizuna klase baxuetan
zabaltzeak profesionalizazioa ekarri zuen kirol batzuentzat (futbola). Beste
batzuetan, bi lehiaketa motak zabaldu ziren (amateurra-profesionala).
Kirola Europan izan zuen zabalkuntzak
dibertsifikazioa ekarri zuen: “kirol burgesa” korrontea (burgesek osatutako
klubak, ez zirenak klub politiko bezala definitzen, kirolekoak soilik, eta
hasieran kirol ezberdin asko hartzen zituztenak) eta kirol bakarreko klubak
(futbolean, txirrindularitzan, mendizaletasunean) pixkanaka gizarte klase
ertainetara eta baxuetara hedatuko dena.
Kirol klub asko sortu ziren, mugimendu hauekin
erlazioan:
-Burgeseriaren erreformismo soziala: elkarte
erlijiosoen laguntzaz langileen egoera leundu nahi izan zuten behe mailakoei
langile mugimenduaren eraginetik urruntzeko asmoz.
-Langileen mugimendua: Kirola bereganatzen
joan ziren, nazio eta nazioarteko elkarteak sortzen, bai eta langile eta herri
olinpiadak antolatuz. Hauen eredua JJOO-en kontrako eredua zen: kulturarekin
lotuagoak, lankidetza jarduerekin. Masen parte hartzea bilatzen zuten, maila
guztietako kirolariak.
-Mugimendu nazionalistak: Alemanian
sortutako Turner mugimendutik bereizi ziren elkarte abertzale txekiar (Sokol)
eta judutarraz (Maccabi) aparte, garrantzitsua izan zen Irlandako Gaelic
Athletic Association. EHn, EAJ-k Euzko Gaztedia, bere mendigoizaleen taldea eta
Bilbaoko Centro Vasco y Sportivoa –k eratu zituen.
-Bestalde, elkarte kultural, feminista,
naturalista eta nudistek bere kirol klub propioak eta federakuntzak eratu
zituzten.
Kirol
mugimendu eta federakunde ugaritasun hau bigarren Mundu Gerra ondoren gutxitu
egin zen. Faszistek, naziek eta frankistek kirola estatuaren menpe ipintzearen
ondorioz. Ordezkari Nazional bat izendatu zuten, kirol bakarreko federazioen
presidente zena, eta gainerakoak kendu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren
ondoren Europako estatuek esku hartzea berreskuratu zuten, federazio klasikoei
(nazioartekoak) ofizialtasuna emanez.
1945-1970
Bigarren
mundu gerraren ostean, kirol bakoitzeko federazio bat egotearen joera ematen
da, eta aldi berean, nazioarteko kirolari garratzi gehiago ematen hasi zen
garapenaren erakustoki gisa. Gerra hotzean, berriz, kirola bi blokeen arteko
lehiaren eszenatoki bihurtzen da. 50. hamarkadatik aurrera, telebistaren
zabalkuntzarekin batera kirolaren propaganda handitzen da.
Sobietar
Batasunari erreferentzia eginez, 30.hamarkadan kirol ingelesa bereganatu zuen,
populazioa osasuntsu eta produktiboa mantentzeko. 45etik aurrera umeak hautatu
eta prestakuntza intentsiboko programetan sartu zituzten. Emaitzak Melbourneko
Joko Olinpikoetan islatu ziren, AEBk baino arrakasta handiagoa izan eta gero.
Afrikako atletak parte hartzen hasi ziren, kirolaren globalizazioaren hasiera
erakutsiz.
1950-60ko
oparoaldiari esker, gehienbat hirietan, klub, gimnasileku eta instalazio
publiko zein pribatuak eraiki ziren. Naturako kirol klasikoak garatu ziren,
adibidez eski alpinoa.
1970-1985
Hamabost
urte hauetan, ekialdeko Alemaniak SESBen bide bera jarraitu zuen eta ondorioz
arrakasta handiak lortu zituen, askotan estatuak bultzatutako doping
programaren bitartez. Bestalde, 60. hamarkadaren amaieran autoritarismoaren
kontrako ideologia kritiko eta alternatibo asko sortu ziren. Korronte hauek
eragina izan zuten gaztediaren sektore zabaletan, eta ondorioz naturako
praktika askeak, ekialdeko praktika leunak, joko tradizionalak eta
federazioaren antolaketatik kanpoko kirolen aisialdiko praktika askeak zabaldu
ziren.
Azkenik
irudiaren eta kontsumoaren kultura berrian gimnasialeku pribatu gehiago zabaldu
ziren non “aerobics” delako oinarria zuen “fittness”-a garatu zen.
Naturako jarduerak
C.
Pocieloren esanetan, 60ko hamarkadatik aurrera oposiziorik gabeko kirol
indibidualetan eboluzio bikoitza ikusi daiteke.
Eboluzioaren
lehen ardatza desterritorializazioa deritzo. Lau fasetako eboluzioa da, kale
markatuetatik aske eta definitu gabeko ibilbidedun modalitateetara.
- Kaleetako modalitatea: ingurune ziur
eta estandarizatu batean jokatzen da. Ibilbidea pistan markatuta dago,
kaleetan. (Formula 1, Txirrindularitza pistan…)
- Modalitate balizatua: ibilbide oztopatuetan oinarritzen da. Modu
honetan, trebezia eta egokitze gaitasunak erakusten
dira. Aurrekotik desberdintzen duena, monotoniarekin apurtzea eta
enfrentamendu zuzenak ekiditea. (Rally, Trial…)
- Modalitate askea: naturan praktikatzen
dira, ziurgabetasun eta bat-batekotasun handikoak. (Trekking, auto/moto
ekologikoak…)
- Abentura eta arriskuko naturako praktikak: Saharako zeharkaldia, Colorado ibaiaren jaitsiera…
Eboluzio
hau ikusi eta gero ondorioztatu dezakegu hasierako ingurune etxekotu batetik
basatiranzko joera bat dagoela, hau da, ziurgabetasun nabarmenik gabeko espazio
batetik egokitu gabeko espazio batera.
Eboluzio
honen bigarren ardatza estetizazioa da. Kirol klasiko gehienetan errendimendua
kuantitatiboa da, hau da, zenbat zentimetro lortu, zenbat kg altxatu etab. 60ko
hamarkadatiik aurrera, Kaliforniatik etorritako kirolekin errendimendu
kuantitatiboak nagusitzen dira, tendentzia aldatuz. Funtzioak duen
garrantzitik, formak duenera aldatzen da. Honen adibide argiak izotz gaineko
irristatzen artistikoa, eski akrobatikoa edo “skate”-eko freestyle-ak izan ahal
dira.
Tendentzia
edo eboluzio bikoitz honek Kaliforniako kirolak osatu, psikomotorrak direnak,
ziurgabetasundunak eta gorputzaz kanpoko indarrez baliatzen dena, tresna bat
erabiliz. Tresna hauen materialak estuki loturik daude garapenarekin, azken
urteetan teknologia berrietatik eratorritakoak baitira. Kirol klasikoaren
kontrako eredutzat har dezakegu.
Kaliforniako
kirol hauek, aske gisa definitzen direnak eta media delakoari uko egiten
diotenak gazte kulturaren ikur bihurtu ziren, interes komertziala erakarriz,
hala nola, arropa edo tresneria. Honi esker kirolari batzuk profesional egin
ziren, jantzi et material enpresen ikur bihurtuz. Kirol hauen garapena
gazteentzako produktuen merkatuaren munduan gertatzen zen baina gaur egun
federazio eta estatuen kirol erakundeetan ere garatzen ari dira. Hauen praktika
nagusia aisialdikoa da eta klubak sortu dira, batez ere praktika bera
eskuragarriagoa izateko.
1985tik aurrera
Garai
honetan komunikabideak asko zabaldu ziren eta kirol arropa eta materiala
sortzen zuten nazioarteko enpresak ikaragarri hazi ziren. Kirol batzuen
potentzia ekonomikoa dela eta, Europako estatu batzuetan kirol klub
profesionalak kirol sozietate anonimo (SAD) bihurtzeko saiakera egin zuten.
Bestetik, Europako klub handiek kluben arteko txapelketak antolatu nahi
dituzte.
Aurretik
esandakoarekin, mundua jadanik globalizatu dela esan dezakegu, eta ondorioz,
herrialde garatuen taldeek eta federazioek garapen gutxiko nazioen kirolariak
fitxatzen dituzte, finaletara iristeak kristoneko dirutza ematen baitu.
Kirol
praktikari dagokionez, Kaliforniako kirolek beren eboluzioa jarraitzen dute;
jarduera berriak sortzen dira, inguruneak transferituz (sandboard), lur, ur edo
airekoak soilik zirenak haien artean konbinatzen hasten dira (elur-aire,ur-aire…)
eta ikusgarritasunari garrantzi gehiago ematen zaio. Honekin batera esan
beharra dago jarduera hauek hirietara eraman direla, adibidez surfetik
skatepark batean skate praktikatzera. Hiriko modalitateen artean, Yamakazi edo
Parkour praktika frantsesa aurki ditzakegu. Azkenik fun joera nabarmentzen ari
dela esan behar da, hala nola, esfera baten barruan ingurune ezberdinetan
ibiltzea edo uretako saltxitxa motordun batean ibiltzea.
Inmigrazioaren
eraginez, hirietan sorterri ezberdinetako praktikak ikusi ditzakegu.
Aisialdiko jarduera
fisikoen dibertsifikazioa
Jarduera
fisikoen dibertsifikazioaren ondorioz, partehartzaileek beren gorputzarekin
duten emoziozko harremanarekin bat datozen praktikak hauta ditzakete. Sei
erlazio-eredu bereiztu zituzten:
- Eredu aszetikoa: kirol mugimenduan
oinarrituta XIX. mende amaieratik. Esfortzu konstante eta planifikatu
batean oinarrituta , arrakasta lortzea helburu bakarra duena. Adb. goi
errendimenduko kirolak.
- Eredu hedonista: mugimendu ekologista eta
industria ondoko baloreetan oinarritzen da. Naturako jarduera fisiko
ezberdinak arriskutsuak direnak edo arrisku sentsazioa sortzen dutenak,
hala nola, rafting edo puenting.
- Eredu nartzizistak: bizi kalitate osasuntsu
baten aldeko borrokan oinarritzen da. Horretarako guztientzat eskuragarria
den kirola bilatzen da “physical fitness” eta “lifestyle” mugimenduetan
oinarriturik, adibidez muskulazioa, fitness…
- Eredu etnomotorra: Kirolaren eraginez
desagertu ziren hainbat gorputz praktika tradizionak berragertu ziren
tokian tokiko identitate propioarekin. (joko tradizional eta herrikoiak,
festa tradizionalak…)
- Eredu mistikoa: psikologia
humanistikoan oinarritzen da, ondorioz gizakiaren potentzialaren
mugimendua sortu zelarik. (yoga, tai-chi)
- Eredu eszenikoa: antzezpenen bitartez eta
pertsonaiarekin duen identifikazioarekin erlazionatzen da. Eredu hau
mugimendu paramilitar eta historikoetan oinarritzen da. (rol jokoak,
paintball girotua…)
No hay comentarios:
Publicar un comentario