jueves, 9 de mayo de 2013



KIROL MODERNOAREN GARAPENA: XVII. MENDEKO PATROITZA KIROLETIK XIX. MENDEKO BURGESIAREN KIROLERA (1740-1875)

XVII. MENDEA: INGALATERRA KIROLAREN LURRALDEA

            Kirol modernoa Ingalaterratik ekarritako produktu bat da, hango landa joko zaharraren oinordea da.

Testuinguru historikoa:

Erdi Aroan kirol jokoen garapenean aitzindariak Frantzia eta Erdialdeko Europako herriak izan ziren. Berpizkundean, aldiz,  Espainia eta Italia. Dena den, kirol modernoaren elementu nagusienak Ingalaterran sortuak dira.

XVII.mendean, herritarrak hirietara emigratu behar izan zuten, eta horrek urbanizazio prozesua bizkortu egin zuen. Garai horrek Industria-iraultza du izena. Nekazal langile asko fabriketan lan egiten hasi ziren eta, hortaz, industria-langile bilakatu, gizarte klase berri bat sortuz, proletargoa.

Honekin, ekoizpena asko handitu zen, eta denbora pasa ahala jendeak gero eta baliabide gehiago eta hobeak zituen, jantzien eta janarien kasuan adibidez. Honetaz aparte, jendeak aisialdi handiagoa zuen, eta hori dela eta, kirola asko garatzen hasi zen. Landa aristokraziak eta jauntxoek lehen kirol klubak eratu zituzten, eta baita euren konterrietako nekazarientzako dibertsioak ere. Giro honek nekazari batzuk erdi-profesional bihurtzea eragin zuen.

Londresek hazkunde ikaragarria izan zuen. Hiri handi hartan apustu munduak gogorjo zuen eta laster maila guztietako ikuskizunetan antolatzen hasi izan ziren.

 Testuinguru ludiko – soziala:

Industria iraultzaren oinarri sozial eta ideologikoak kirol ingelesarekin bat datoz.

Erreglamentazioa eta innobazioak jarduera fisikoetan

            Ingelesen arautu eta uniformatzeko ahalmena igeriketara, arraunera eta zaldiketara heldu zen. Haiek idatzi zituzten ia kirol guztien lehedabiziko araudiak. Futboleko porteriak, boxeoko eskularruak, kronometroak etab. sortu zituzten esaterako. Distantzia estandarrak ere ezarri zituzten, eta gaur egun existitzen diren talde kirol gehienak asmatu.

Beste aldaketa esanguratsu bat errekorraren kontzeptuaren garatzea izan zen. Kirol industrial modernoak hiru berezitasun zituela esan daiteke: errekorraren bilaketa, abiaduraren nahia eta neurgarritasunaren beharra.


Kuantifikazioa
            Kirolean konparazioak egiteko aukera egon dadin eta onena nor den jakin ahal izateko tresna da. Dena den, kuantifikazioa ezinezkoa litzateke industrializazio garaiak erakarri zituen aurrerapen zientifiko eta teknikorik egon izan ez balitz.

Errekorra
            Kirolariak ez dira bakarrik aurrez aurre duten arerioa garaitzen saiatuko, beraien entrenamenduak eta esfortzuak garai eta arerio guztien gainetik jarriko dituen marka bat lortzera bideratuko baitituzte.

Apustua
            Apustua garai oso zaharretatik existitu izan den gauza bat da. Apustuek sortzen zuten diru eta jende mugimenduak kirolaren indartzean esanahi handia izan zuten, bultzatzaile ekonomiko bezala bereziki.

 Kirol ezberdinen garapena
 Zaldi lasterketak
           
            Lasterketarako zaldiek arreta piztu zuten hiri zibilizazioaren hasiera-hasieratik. Erdi Aroaren hasieran zaldi bat izateak kategoria soziala zekarren. Honek zaldien arrazak hobetzeko  nahia ekarri zuen, eta era berean, zaldi-hazleek zaldi arabiarrak Ingalaterrara esportatzen hasi ziren.

Lasterketarako zaldien eraketa
            Tudorren garairako Ingalaterrako zaldiak oso hobetuta zeuden, ia arraza propio bat sortu arte, ehizarako azkarrak eta obedienteak zirenak.

Hautaketa prozedura orijinala

Hipodromo antzerakoen hasiera
XVII. menderako zaldi lasterketa modalitate ezberdinak zeuden. Espazio handiak behar ziren, biurgune zabalak eta bi zuzen handirekin, jendeak lasterketa osoa ikus zedin puntu bakar batetik.

Hipodromoak
Gaur egun ezgutzen ditugun hipodromoak XVII. mendean sortu ziren, zaldi lasterketak pixkanaka fenomeno garrantzitsu bihurtu ziren eta. Milaka pertsona biltzen ziren bertan lasterketak ikusi eta apustuak egiteko.

 Lehenengo klun hipikoen sorrera
Klubak XVII. mendean sortutako erakunde ingeles tipikoak dira. Gentlemen-en soziabilitaterako eta aisialdirako erakundeak dira. Lehenengoa 1752-an sortutako Jockey Club izan zen.




Zaldiketaren kirol bihurtzea

Parte-hartzaileek lehiakideei irabazteaz aparte, hauek egindako marka pertsonalak apuntatzen hasi ziren, eta norberaren marka pertsonalak eta errekorra bilatzeak garrantzia hartu zuen.

 Oin- lasterketak

Ingalaterran footmen-en lasterketak antolatzen hasi ziren. Footmen-ak gurdien alboetan korrika joan ohi ziren zerbitzariak ziren.

Oin lasterketen eboluzioa

Pedestrismoaren lehen ekintza gogoangarriak elkarrengandik milia askotako distantzian zeuden geografia-puntu jakinen arteko bidea egun edo ordu batzuetan egitean zetzan. Martxa eta lasterraldia laster bereizi ziren. Ordu batean zenbat milia egin zitezkeen jakiteko antolatzen ziren erronkak urrats garrantzitsua izan ziren bilakaera horretan.

Azkenean, lasterraldi laburrenak izango dira mirestuenak. Erresistentzia baino, abiadura miresten hasi zen.

Armen bidezko borroketatik boxeora

Ingalaterran borrokek suertatutako hilketak desagertu behar zirela ulertu zuten. Horregatik, armen bidezko dueluetatik esku garbien borroketara pasa ziren.

 Armen ordezkatzea

Ingalaterran jendeak ez zuen gustoko nobleak kaletik armekin ibiltzea, hortaz, nobleek euren makila dotoreak defentsa bezala erabiltzen ikasi zuten.

 Boxeoaren eraketa

XVII.  mendean boxeoaren antzeko dueluak zeuden, odola espektakulua zen eta. XVIII.mendean borroka horien formak aldatzen joan ziren. Borrokak round-etan banatu ziren, eta aire librean egin.

Ikusleek apustuak egiten jarraitzen zuten borrokak ziharduen bitartean. Zenabt eta ikusle gehiago egon, borrokalariek diru gehiago irabazten zuten. Boxeoaren interes honek teknikaren hobekuntza ekarri zuen.

Boxeoa kirol bihurtzea

James Figg Ingalaterrako txapeldun izendatu zutenean hasi zen boxeoa profesional bihurtzen. Figg-ek boxeoaren perfekzionamendu eta araupetzearen hasiera markatu zuen.Bera hiltzean,Broughton-ek eman zion jarraipena bere lanari.

Boxeoa gero eta gehiago trebetasun kirola bilakatzen ari zen, teknikoagoa eta arau gero eta zorrotzagoekin. Broughton-en arauek 1838ra arte iraun zuten,urte hartan “London Prize Ring”eko arauak sortu baitziren. Arau hauen bitartez, beste gauza batzuen artean, kalte fisiko larriekin bukatu zuten.






1800-1840

Ingalaterrako gizartea
 
 Gaur egungo kirolaren ezaugarri batzuk Ingalaterrako XIX. mendeko kirolekoak dira, gizarte industrializatu batean sortu zena. Hasieratan, kirola dirudunen ikastetxetan eta unibertsitatean jarri zen, aisialdi gisa (public school) izeneko ikastetxeetan. Behartsuak, aldiz, baldintza kaxkarrak zituzten eskoletara joaten ziren.
 
 Public school hauetan baldintzak egokiak ziren kirolaren praktikarako (lursail handiak). Ikasleek, orduan, nekazarien jokoak eta kirolak haien inguruko eremuetara egokitzen zituzten eta horrela jokamolde desberdinak sortzen ziren.

   Garai honetan bortizkeriaren murrizketaren joera eman zen baita arrazionalizazio eta estandarizazio aurrerapenak.

Thomas Arnold eta Rugby-ko Public School
   Arnold public school-aren buru izan zen. Erreforma programa bat sortu zuen, non ikasleen diziplinari garrantzi handia eman zion, kirolaren praktika zentzu berri bat hartuz.
 
 Erreforma honek, ikasleei arauak aldatzeko aukera emanez, gaur eguneko kluben oinarriak finkatu zituela esan dezakegu.
  
Aipatutako estandarizazioari esker eskolarteko txapelketak sortu egin ziren eta gaur egun ezagutzen dugun kirol lehiaren ezaugarriak agertzen hasi ziren honekin bat: asoziazioak, kapitain kontzeptua …

   Eboluzio prozesu honek hainbat jarraitzaile izan zituen, batez ere gazteak, baina normala denez ere hainbat talde sozial aurka agertu egin ziren (elizak, medikuak, katedradunak …) hau guztia prentsaren bidez batzen joaten zen, baina, dena den, gazteek erreforma aurrera eramatea lortu egin zuten.



Kirolak

Boxeoa
  
Hemen sortu zen gaur egungo gure boxeoa. Ez dauka zerikusirik antzinako boxeo klasikoarekin, izan ere, bortizkeriaren murrizketaren adibide argia daukagu (arau idatziak, material arinagoak, epailea …). Ingalaterrako gentlemen boxeoa arma dueluen ordezkaria izan zen.
 
 Boxeo lehiaketak Londresen ospatzen ziren, astelehenetan. Debekatutako norgehiagokak ziren baina, dena den, jende asko biltzen zituzten. Horren ondorioz, istilu handiak sortzen ziren eta hauekin batera, protestak.
 
 Boxeoa berriz onartzeko nahian, 1805 urtean berriz lehiaketak … ospatzen hasi ziren, baina oraingoan Londresetik kanpo. Horrela izanda, boxeoak zeukan onarpen soziala berreskuratzea lortu zuen.
   1838an, Pigilistic Sozietateak London Prize Ring Rules arauak bereganatu zituen, bere bigarren saiakeran, urte batzuk lehenago porrot egin ondoren. Arau hauek Ingalaterran eta Amerikan erabiliak izan ziren.

Oin lasterketak

  Boxeoa gustuko zuten noble, militar eta burges batzuk hasi ziren praktikatzen. Boxeoan onak zirenez eta gorputz aldetik sendoak, hoberenak izango zirela uste zuten baina kontrakoa agerian geratu zen. Robert Barclay ibiltari famatua eta beste kirolari batzuk agertu ondoren, aurretik aipaturikoen lorpenak hobetzen zituzten kirolariak agertu ziren.
 
 Proba atletikoak dibertsifikatu ziren eta 1837an lehenengo crick-runa egin zen, ondorengo cross-country izeneko lasterketen aurrekaria izan zena.

Futbola
  
Europa osoan onartua zen baina ez zegoen arau idatzirik eta idatzi gabekoak gutxi ziren. Gainera, eguneko futbolarekin desberdintasun handienetarikoa ikuslegoek jokora sartzeko zeukaten eskubidea zen. Desberdinduz, ere, esan beharra dago joko bortitzak zirela eta inkluso hildakoak eta zaurituak gertatzen ziren.
 
 XIX. mendearen hasieran public schooletan jokatzen hasi ziren (“football” ezberdinak) eta aldaera batzuk egon ziren (ikasle kopuruaren eta zelaien arabera egokituak): jokalari kopuru berdina jokatzen zuten kontrako bi taldeetan eta espazio eta ate txikiagorekin jokatzen zen.

Errugbia

  Rugbyko public schooletan sortu zen 1830. Hamarkadaren amaieran (gaur egun errugbi izenarekin ezaguna den kirola).

Arrauna
   Zaletu askok praktikatzen zuten Ingalaterran eta XIX. mendean public schooletan sartu egin zen. Amateurismoaren ideologia garatu zuen lehen kirola izan zen.

1840-1875

Amateurismoa
 
 XIX. mendeko Ingalaterran klaseen arteko diferentzia handitu egin zen. Burgesiak eta nobleek ez zuten profesionalekin aritu nahi eta orduan amateurismoa sortu zuten (jokalari profesionalak/klase altuko jokalariak). Kirol amateurismoa public schooletan sartu egin zen. Aipatutako onen adibide argi bat 1866an Amateur Athletic Club izeneko Londreseko klubak soilik kirolari amateurrak onartzen zituen.
 
 Amateurrak ez zituzten onartzen diruagatik edota sariengatik lehiatzen zirenak, ezta zerbitzari bezala lan egiten zutenak. Haientzat kirolean garrantzitsuena ez da irabaztea, baizik eta parte hartzea (joko modura ikusten zuten, seriotasunik gabea, gehiegi ez entrenatuz). Mugak jarri behar izan zituzten profesionalak ez agertzeko baina denborarekin porrot egin zuen, serio bihurtu baitzen oso azkar (semi-profesionalen agerpena).
 
 Gaur egungo umeen lehiakortasunarekin konpara daiteke. Naiz eta saiatu denon parte hartzea bermatzen lehiakortasunari mugak jarriz, oso zaila egiten da.

Futbola
 
Bariante berriak sortu egin ziren public schooletan, eta eztabaidak alde batera uzteko arau zirriborroak idatzi ziren lehenengo aldiz. “The Laws of Football Played at Rugby School” arauak baloia eskuarekin eramatea baimentzen zuten, baina jendeak Cambridgekoak erabiltzen zituen, zeinen arabera aukera hau ez zen posible.  Ingalaterrako iparraldean futbola jokatzen hasi zen baina ez arau hauekin. “Sheffield Football Club-ak” arau berriak argitaratu zituen 1857an.
  
Futbolaren jokamolde berri hauek guztiak Ingalaterra osotik zabaldu egin ziren, baina ligak sortu ahal izateko arauekin tratu batera heldu behar zen, hauek adostuz. Horretarako, 1863an FA (Football Association) sortu egin zuten hamahiru klubek.
  
1871ean Rugbyko jokoaren aldekoek bere elkartea sortzea erabaki zuten, gaur egungo futbola eta ezagutzen dugun errugbia bereiziz. Kirol amateurra zen futbola, baina profesionalismoa ere sortu zen, langileriaren gustukoa baitzen. Errugbiak, bere aldetik, amateurismoa mantendu zuen, klase altukoen babes kirola bihurtuz.




Boxeo
 
 1866an boxeo amateurraren arauak sortu ziren, J.G Chambers-ren eskutik eta Queensberry izenarekin ezagutuak. Dena den, 1872ra arte ez ziren lehen aldiz erabili, torneo amateur batean. 1890eko hamarkadan National Sporting Clubak arau hauek bereganatu zituen, aldaketa gutxi eginez.

1875-1945

Kirol instituzio garaikideen sorrera
   
Gaur egun ezagutzen dugun kirol antolaketa instituzionala Ingalaterran hasi zen (1860-1900). Aurretik aipatutako hainbat instituzio garrantzitsuren artean kirola unibertsalki praktikatzeko arauak sortu zituzten, kirol kluben agerpena ere daukagu, lehen talde modernoak sortuz.
Kirol eredu ingelesaren hedapena munduan zehar
 
 Garrantzitsua da bigarren industrializazioa hemen hasi zela, ondoren zabaltzeko. Pertsona mugimendu izugarria suposatu zuen, eta bizitzeko estilo ingelesa izugarri zabaldu zen. Honekin batera, bertako kirol eredua ezaguna egin zen mundu osotik. Industrializazioaren aurrerakuntzek erraztu egin zuten kirolaren agerpena.
 
Oso azkar hedatu zen Britainian eta EEUU-n. Misiolariek Ingalaterrako kirolak tribuetatik zabaldu zituzten. Estatu Batuetako klase altukoek Ingalaterrako gentlemen praktikak kopiatu zituzten, eta kirola paraleloki garatzen joan zen: kirol nazionalak sortu, Ingalaterrako kirol nagusien aldaera bezala. XX. mendean izugarri garatu egin zen kirola EEUU-n eta bortizkeria baxuko kirol berriak agertu ziren.
 
 Europaraino zabalkuntza beranduago heldu zen, industria-harremanen bitartez (etorritako langileek). Europara zabaltzearen beste arrazoi bat hezkuntza izan zen. Garai hartako Ingalaterrako public schoolak ospe handia zuten Europan, eta burgesen seme asko bertara joaten ziren ikastera. Bertako kiroletan afizionatu ziren eta gomendagarriak bihurtu ziren. Eskolak sortu izan ziren Europan ere (Eskola berria) kirola proposatuz, metodo aktiboen bitartez eskola-gimnastika atzean utzi nahian.
 
 Hedapenaren ondorioz gisa, lehenengo nazioarteko lehiaketak agertzen joan ziren (JJOO 1896, Frantziako Tourra 1903, Wimbeldon 1877, Davis Kopa 1900, futbol mundialak …). Askotan diplomazia-tresna modura erabili ziren. Pixkanaka, mundu osotik zabaltzen ziren, komunikabideei esker. Bestalde, kirola, abertzaletasuna sustatzeko erabiltzen hasi zen.
 
 JJOO-ek 1924 urtean hartu zuten inportantzia, eta gaur duten garrantzia 1936ko Berlingo jokoekin hasi zen, nazien eredua jarraituz. Beste nazioarteko txapelketak ere garrantzia lortu zuten, hala nola, aipatutako Frantziako Tourra eta Futboleko Mundukoa (1930).
 
 Kirolaren hedapen geografikoarekin batera, ez dugu ahaztu behar bere hedapen soziala:
 
 -Erraz hedatu zen Ingalaterrako klase popularretan: joko tradizional popularrak eta XVIII. mendean patronished sport kirol praktika eta ikuskizunak (apustuak).
   -Europan XIX. mendean elkarteak sortu ziren (tiro, eskrima, gimnasia), kirol klub bihurtu zirenak (diziplina anitzekoak).
   -Erakunde sozialek eta politikoek jarduera fisikoak antolatzen zituzten, bazkide eta parte hartzaileak erakartzeko.
   -Garraiobideen garapena ezinbestekoa izan zen txapelketak burutu ahal izateko, taldeak garraiatzeko aukerarik gabe ezinezkoa izango bailitzake.
   -Komunikabideei esker, ere, apustu-bulegoak irekitzea posible izan zen. Kirol prentsak garapen azkarra izan zuen.
 
 Kirol praktika eta ikuskizuna klase baxuetan zabaltzeak profesionalizazioa ekarri zuen kirol batzuentzat (futbola). Beste batzuetan, bi lehiaketa motak zabaldu ziren (amateurra-profesionala).

 Kirola Europan izan zuen zabalkuntzak dibertsifikazioa ekarri zuen: “kirol burgesa” korrontea (burgesek osatutako klubak, ez zirenak klub politiko bezala definitzen, kirolekoak soilik, eta hasieran kirol ezberdin asko hartzen zituztenak) eta kirol bakarreko klubak (futbolean, txirrindularitzan, mendizaletasunean) pixkanaka gizarte klase ertainetara eta baxuetara hedatuko dena.
 
 Kirol klub asko sortu ziren, mugimendu hauekin erlazioan:

  -Burgeseriaren erreformismo soziala: elkarte erlijiosoen laguntzaz langileen egoera leundu nahi izan zuten behe mailakoei langile mugimenduaren eraginetik urruntzeko asmoz.
   -Langileen mugimendua: Kirola bereganatzen joan ziren, nazio eta nazioarteko elkarteak sortzen, bai eta langile eta herri olinpiadak antolatuz. Hauen eredua JJOO-en kontrako eredua zen: kulturarekin lotuagoak, lankidetza jarduerekin. Masen parte hartzea bilatzen zuten, maila guztietako kirolariak.
   -Mugimendu nazionalistak: Alemanian sortutako Turner mugimendutik bereizi ziren elkarte abertzale txekiar (Sokol) eta judutarraz (Maccabi) aparte, garrantzitsua izan zen Irlandako Gaelic Athletic Association. EHn, EAJ-k Euzko Gaztedia, bere mendigoizaleen taldea eta Bilbaoko Centro Vasco y Sportivoa –k eratu zituen.
   -Bestalde, elkarte kultural, feminista, naturalista eta nudistek bere kirol klub propioak eta federakuntzak eratu zituzten.
  
Kirol mugimendu eta federakunde ugaritasun hau bigarren Mundu Gerra ondoren gutxitu egin zen. Faszistek, naziek eta frankistek kirola estatuaren menpe ipintzearen ondorioz. Ordezkari Nazional bat izendatu zuten, kirol bakarreko federazioen presidente zena, eta gainerakoak kendu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako estatuek esku hartzea berreskuratu zuten, federazio klasikoei (nazioartekoak) ofizialtasuna emanez.

1945-1970

Bigarren mundu gerraren ostean, kirol bakoitzeko federazio bat egotearen joera ematen da, eta aldi berean, nazioarteko kirolari garratzi gehiago ematen hasi zen garapenaren erakustoki gisa. Gerra hotzean, berriz, kirola bi blokeen arteko lehiaren eszenatoki bihurtzen da. 50. hamarkadatik aurrera, telebistaren zabalkuntzarekin batera kirolaren propaganda handitzen da.
Sobietar Batasunari erreferentzia eginez, 30.hamarkadan kirol ingelesa bereganatu zuen, populazioa osasuntsu eta produktiboa mantentzeko. 45etik aurrera umeak hautatu eta prestakuntza intentsiboko programetan sartu zituzten. Emaitzak Melbourneko Joko Olinpikoetan islatu ziren, AEBk baino arrakasta handiagoa izan eta gero. Afrikako atletak parte hartzen hasi ziren, kirolaren globalizazioaren hasiera erakutsiz.

1950-60ko oparoaldiari esker, gehienbat hirietan, klub, gimnasileku eta instalazio publiko zein pribatuak eraiki ziren. Naturako kirol klasikoak garatu ziren, adibidez eski alpinoa.

1970-1985

Hamabost urte hauetan, ekialdeko Alemaniak SESBen bide bera jarraitu zuen eta ondorioz arrakasta handiak lortu zituen, askotan estatuak bultzatutako doping programaren bitartez. Bestalde, 60. hamarkadaren amaieran autoritarismoaren kontrako ideologia kritiko eta alternatibo asko sortu ziren. Korronte hauek eragina izan zuten gaztediaren sektore zabaletan, eta ondorioz naturako praktika askeak, ekialdeko praktika leunak, joko tradizionalak eta federazioaren antolaketatik kanpoko kirolen aisialdiko praktika askeak zabaldu ziren.

Azkenik irudiaren eta kontsumoaren kultura berrian gimnasialeku pribatu gehiago zabaldu ziren non “aerobics” delako oinarria zuen “fittness”-a garatu zen.


Naturako jarduerak

C. Pocieloren esanetan, 60ko hamarkadatik aurrera oposiziorik gabeko kirol indibidualetan eboluzio bikoitza ikusi daiteke.
Eboluzioaren lehen ardatza desterritorializazioa deritzo. Lau fasetako eboluzioa da, kale markatuetatik aske eta definitu gabeko ibilbidedun  modalitateetara.

  1. Kaleetako modalitatea: ingurune ziur eta estandarizatu batean jokatzen da. Ibilbidea pistan markatuta dago, kaleetan. (Formula 1, Txirrindularitza pistan…)
  2. Modalitate balizatua: ibilbide oztopatuetan oinarritzen da. Modu honetan, trebezia eta egokitze gaitasunak erakusten dira. Aurrekotik desberdintzen duena, monotoniarekin apurtzea eta enfrentamendu zuzenak ekiditea. (Rally, Trial…)

  1. Modalitate askea: naturan praktikatzen dira, ziurgabetasun eta bat-batekotasun handikoak. (Trekking, auto/moto ekologikoak…)


  1. Abentura eta arriskuko naturako praktikak: Saharako zeharkaldia, Colorado ibaiaren jaitsiera…

Eboluzio hau ikusi eta gero ondorioztatu dezakegu hasierako ingurune etxekotu batetik basatiranzko joera bat dagoela, hau da, ziurgabetasun nabarmenik gabeko espazio batetik egokitu gabeko espazio batera.

Eboluzio honen bigarren ardatza estetizazioa da. Kirol klasiko gehienetan errendimendua kuantitatiboa da, hau da, zenbat zentimetro lortu, zenbat kg altxatu etab. 60ko hamarkadatiik aurrera, Kaliforniatik etorritako kirolekin errendimendu kuantitatiboak nagusitzen dira, tendentzia aldatuz. Funtzioak duen garrantzitik, formak duenera aldatzen da. Honen adibide argiak izotz gaineko irristatzen artistikoa, eski akrobatikoa edo “skate”-eko freestyle-ak izan ahal dira.

Tendentzia edo eboluzio bikoitz honek Kaliforniako kirolak osatu, psikomotorrak direnak, ziurgabetasundunak eta gorputzaz kanpoko indarrez baliatzen dena, tresna bat erabiliz. Tresna hauen materialak estuki loturik daude garapenarekin, azken urteetan teknologia berrietatik eratorritakoak baitira. Kirol klasikoaren kontrako eredutzat har dezakegu.

Kaliforniako kirol hauek, aske gisa definitzen direnak eta media delakoari uko egiten diotenak gazte kulturaren ikur bihurtu ziren, interes komertziala erakarriz, hala nola, arropa edo tresneria. Honi esker kirolari batzuk profesional egin ziren, jantzi et material enpresen ikur bihurtuz. Kirol hauen garapena gazteentzako produktuen merkatuaren munduan gertatzen zen baina gaur egun federazio eta estatuen kirol erakundeetan ere garatzen ari dira. Hauen praktika nagusia aisialdikoa da eta klubak sortu dira, batez ere praktika bera eskuragarriagoa izateko.

1985tik aurrera

Garai honetan komunikabideak asko zabaldu ziren eta kirol arropa eta materiala sortzen zuten nazioarteko enpresak ikaragarri hazi ziren. Kirol batzuen potentzia ekonomikoa dela eta, Europako estatu batzuetan kirol klub profesionalak kirol sozietate anonimo (SAD) bihurtzeko saiakera egin zuten. Bestetik, Europako klub handiek kluben arteko txapelketak antolatu nahi dituzte.

Aurretik esandakoarekin, mundua jadanik globalizatu dela esan dezakegu, eta ondorioz, herrialde garatuen taldeek eta federazioek garapen gutxiko nazioen kirolariak fitxatzen dituzte, finaletara iristeak kristoneko dirutza ematen baitu.
Kirol praktikari dagokionez, Kaliforniako kirolek beren eboluzioa jarraitzen dute; jarduera berriak sortzen dira, inguruneak transferituz (sandboard), lur, ur edo airekoak soilik zirenak haien artean konbinatzen hasten dira (elur-aire,ur-aire…) eta ikusgarritasunari garrantzi gehiago ematen zaio. Honekin batera esan beharra dago jarduera hauek hirietara eraman direla, adibidez surfetik skatepark batean skate praktikatzera. Hiriko modalitateen artean, Yamakazi edo Parkour praktika frantsesa aurki ditzakegu. Azkenik fun joera nabarmentzen ari dela esan behar da, hala nola, esfera baten barruan ingurune ezberdinetan ibiltzea edo uretako saltxitxa motordun batean ibiltzea.

Inmigrazioaren eraginez, hirietan sorterri ezberdinetako praktikak ikusi ditzakegu.

Aisialdiko jarduera fisikoen dibertsifikazioa

Jarduera fisikoen dibertsifikazioaren ondorioz, partehartzaileek beren gorputzarekin duten emoziozko harremanarekin bat datozen praktikak hauta ditzakete. Sei erlazio-eredu bereiztu zituzten:

  • Eredu aszetikoa: kirol mugimenduan oinarrituta XIX. mende amaieratik. Esfortzu konstante eta planifikatu batean oinarrituta , arrakasta lortzea helburu bakarra duena. Adb. goi errendimenduko kirolak.

  • Eredu hedonista: mugimendu ekologista eta industria ondoko baloreetan oinarritzen da. Naturako jarduera fisiko ezberdinak arriskutsuak direnak edo arrisku sentsazioa sortzen dutenak, hala nola, rafting edo puenting.


  • Eredu nartzizistak: bizi kalitate osasuntsu baten aldeko borrokan oinarritzen da. Horretarako guztientzat eskuragarria den kirola bilatzen da “physical fitness” eta “lifestyle” mugimenduetan oinarriturik, adibidez muskulazioa, fitness…

  • Eredu etnomotorra: Kirolaren eraginez desagertu ziren hainbat gorputz praktika tradizionak berragertu ziren tokian tokiko identitate propioarekin. (joko tradizional eta herrikoiak, festa tradizionalak…)

  • Eredu mistikoa: psikologia humanistikoan oinarritzen da, ondorioz gizakiaren potentzialaren mugimendua sortu zelarik. (yoga, tai-chi)

  • Eredu eszenikoa: antzezpenen bitartez eta pertsonaiarekin duen identifikazioarekin erlazionatzen da. Eredu hau mugimendu paramilitar eta historikoetan oinarritzen da. (rol jokoak, paintball girotua…)


lunes, 6 de mayo de 2013

http://imaitu.edu.glogster.com/futbola-gasteizen/
http://imaitu.edu.glogster.com/borroka-kirolak-gasteizen/
http://imaitu.edu.glogster.com/gasteizko-planoa/

Link hauekin, Gasteizko futbolaren, borroka kirolen eta planaoren kartelak ikusi ahal izango dituzue.
Disfrutatu!!
Blog honetan Gasteizko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko erakusketari buruzko informazioa,argazkiak... ikusi ahal izango duzue.
Zuen gustokoa izango dela espero dugu!!